Biblioteka Historikoa

Biblioteka Historikoa
Datuak
IdazleaDiodoro Sikulo
Generoahistoriography (en) Itzuli

Biblioteka Historikoa (Βιβλιοθήκη ἱστορική) historia unibertsalari buruzko Diodoro Sikuloren lana da. Hau 40 liburuz osatuta dago eta hiru atalatan banaturik. Lehenengo 6 liburuak geografiazkoak dira eta haietan Egiptoko kultura eta geografia azaltzen da I. liburuan; Mesopotamiaz, Eszitiaz eta Arabiaz II.ean; Iparraldeko Afrika III. liburuan; Grezia eta Europa, berriz, IV.-VI. liburuetan. Hurrengo ataletan, (VII.-XVII. liburuak) munduko historiaz idazten du, Troiako gerran hasi eta Alexandro Handiaren heriotzan bukatuz. Azken atalak, (XVII. liburutik aurrera) Alexandroren ondorengoen gertaerak deskribatzen ditu K.a. 60 urterarte edo Galietako gerrak arte (K.a. 59). Amaiera galdu da, beraz, ez dago argi Diodorok Galietako gerraren gertaera guztiak idatzi zituen, lanaren hasieran agindu zuen moduan, edo zaharra eta nekaturik sentitzean, lana 60. urtean bukatu zuen. Biblioteka izena aukeratu zuen anitz informazio iturri erabili zituelako. Berak erabilitako egileak hurrengo hauek izan ziren, beste batzuen artean: Hekateo Abderakoa, Ktesias, Eforo, Teoponpo, Jeronimo Kardiakoa, Duris Samoskoa, Diulo, Filisto, Timeo, Polibio eta Posidonio. Diodororen lanak ez du osorik iraun: lehenengo bost liburuk diraute baita 11tik 20ra ere. Gainontzekoa zatiak dira Foziok gordetakoak eta Konstantino VII.aren laburpenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search